EUSKERA BIDEAN ELKARKIDEGOA http://euskerabidean.nireblog.com Blog honetan, Euskera Bideanegaz zerikusia daukan edozein gauzari buruz (begirale ikastaroak, ekintzak, udalekuak, gure Axpeko aterpea,...) zuen eritzia edota esan beharrak idazteko aukera izango dozue. Ausartu zaiteze idazten, ANIMO!!! Sun, 21 Mar 2010 21:02:50 +0100 EUSKERA BIDEAN ELKARKIDEGOA http://files.nireblog.com/blogs/euskerabidean/gravatar.gif http://euskerabidean.nireblog.com http://nireblog.com KARIBEAN ZEHAR JOLASEAN http://euskerabidean.nireblog.com/post/2007/12/04/karibean-zehar-jolasean http://euskerabidean.nireblog.com/post/2007/12/04/karibean-zehar-jolasean Begoñazpi eta Urretxindorra ikastolako umeak primeran pasatu dogu, Azaroaren 10 eta 17an burututako azken ekintzetan. Oraingoan Peter Pan alde batera utzi eta Karibe aldera joan gara jolastera. Bizar gorri eta Bizar beltzak bihurtuta, jolasean ondo berotu gara: txirlen jolasean, txanpon lapurketan, estropadetan eta....minen jolas arrakastatsura ere ibili gara. Amaitzeko, begiraleek altxor bat izkutatu deuskue eta han ibili gara han hemenka haren bila, baita topatu ere! Zein azkarrak garan! Saria ummm!!! txokolatezko txanpon gozoa izan da.

Piraten bizitza hoberena da
lan egin barik, ikasi barik
Ron botilarekin, Ron botilarekin

Hurrengoan ziur nago, eskulan goizean parte hartzeko asmoa dodala.

Laster arte!

Comments

]]>
Tue, 04 Dec 2007 15:10:24 +0100
Pausu barri bat euskeraren sozializazioaren alde http://euskerabidean.nireblog.com/post/2007/12/04/pausu-barri-bat-euskeraren-sozializazioaren-alde http://euskerabidean.nireblog.com/post/2007/12/04/pausu-barri-bat-euskeraren-sozializazioaren-alde Euskera Bidean: Xibiri Elkarteak, aurton hamabost urte betetzen doguz, sortu zanetik euskerearen sozializazioaren aldeko lanetan aritu izan da. Blog hau lan honetan jarraitzeko pauso barri bat da.

Hamabostero euskerearen inguruko gai bat aztertuko dogu eta bertan zuon eretxia ezagutzea gustatuko litzakigu.

Zutabe honetan jakinarazoko doguna, gure elkartearen ikuspuntuaren ispilua izango da.

Estreineko idatzi honetan, gaur egun gure gizarteak bizi dauan hizkuntza krisiari buruzko eretxi labur bat plazaratu nahi dogu.

Hizkuntza politikak, urteetan zehar, euskerearen arloan, bere ezagutza bermatu nahiean, hizkuntza formatean eta azpiegituratan egin dabe ahalegin nagusia. Polítika horren hasierako momento historiko haretan, bide hau jorratzea funtsezkoena ei izan. Urteak aurrera jo dabe eta egoerea, gizartearen dinamismoari lotuta aldatuz joan da.

Gaur egun, euskereak, kalea irabazi beharra dauka (etxe barruko sukaldea berreskuratzea baita, baina hau beste idatzi baten aztertuko dogun gaia izango da).

Gure hizkuntza ikasia da, baina geroago eta esparru zabalago baten ez erabilia. Hau dala eta, gurea hizkuntz hila bihurtzeko arrisku bizia dauka (horra hor UNESCOren hizkuntza ikerketak).

Globalizazio ekonomiko honek, hizkuntza globalizazio bat dakarranez, zein ete da gure nortasunaren ezaugarri nagusia bermatzeko bidea?

Gure ustez, urtenbide orokor batetik aldenduz, hezkuntza formalaren osogarria dan hezkuntza ez formalean oinarritutako plangintza sakonak egitea, urrats baikor bat izan daiteke.

Comments

]]>
Tue, 04 Dec 2007 15:04:55 +0100