Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

EUSKERA BIDEAN ELKARKIDEGOA
Blog honetan, Euskera Bideanegaz zerikusia daukan edozein gauzari buruz (begirale ikastaroak, ekintzak, udalekuak, gure Axpeko aterpea,...) zuen eritzia edota esan beharrak idazteko aukera izango dozue. Ausartu zaiteze idazten, ANIMO!!!

Kategoria: EUSKERA

04/12/2007 GMT 1

Pausu barri bat euskeraren sozializazioaren alde

bidean @ 15:04

Euskera Bidean: Xibiri Elkarteak, aurton hamabost urte betetzen doguz, sortu zanetik euskerearen sozializazioaren aldeko lanetan aritu izan da. Blog hau lan honetan jarraitzeko pauso barri bat da.

Hamabostero euskerearen inguruko gai bat aztertuko dogu eta bertan zuon eretxia ezagutzea gustatuko litzakigu.

Zutabe honetan jakinarazoko doguna, gure elkartearen ikuspuntuaren ispilua izango da.

Estreineko idatzi honetan, gaur egun gure gizarteak bizi dauan hizkuntza krisiari buruzko eretxi labur bat plazaratu nahi dogu.

Hizkuntza politikak, urteetan zehar, euskerearen arloan, bere ezagutza bermatu nahiean, hizkuntza formatean eta azpiegituratan egin dabe ahalegin nagusia. PolĂ­tika horren hasierako momento historiko haretan, bide hau jorratzea funtsezkoena ei izan. Urteak aurrera jo dabe eta egoerea, gizartearen dinamismoari lotuta aldatuz joan da.

Gaur egun, euskereak, kalea irabazi beharra dauka (etxe barruko sukaldea berreskuratzea baita, baina hau beste idatzi baten aztertuko dogun gaia izango da).

Gure hizkuntza ikasia da, baina geroago eta esparru zabalago baten ez erabilia. Hau dala eta, gurea hizkuntz hila bihurtzeko arrisku bizia dauka (horra hor UNESCOren hizkuntza ikerketak).

Globalizazio ekonomiko honek, hizkuntza globalizazio bat dakarranez, zein ete da gure nortasunaren ezaugarri nagusia bermatzeko bidea?

Gure ustez, urtenbide orokor batetik aldenduz, hezkuntza formalaren osogarria dan hezkuntza ez formalean oinarritutako plangintza sakonak egitea, urrats baikor bat izan daiteke.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!